Urban Festa 2026 (Basauri)

Basauri 2026(e)ko Ekainak 6
  • Urban Festa 2026 (Basauri)

Ekainaren 6an (larunbata), eta Urban Festa dela eta, Basozelai Gizarte Etxea kolorez, musikaz eta hiri-kulturaz beteko da, berriz ere. Festa hori hitzordu finkoa da, dagoeneko, Basauriko gazteen agendan, eta Basauriko Udalak antolatzen du, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez eta Aztarnak Muralismoren laguntzarekin.

Egun osoan zehar, hautatutako hogeita hamar artista inguru ariko dira Gizarte Etxeko patioko hormetan —gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak dira—. 11:00etatik 19:30era bitartean, grafitien zuzeneko erakustaldiaz gozatu ahal izango dute bertaratuek, eremua goitik behera eraldatuko duten sorkuntza bereziekin.

Aurtengo edizioan, gainera, ikus-entzule guztientzako doako jarduerak egongo dira. 12:00etan, grafiti-tailer parte-hartzaile bat hasiko da, non, egunean bertan izena eman ondoren, arte urbanoaren teknika ikasi eta esperimentatu ahal izango dute etorritakoek. Eta, goiza girotzeko, 11:00etatik 14:00etara, DJ Moreirak musika joko du patioetan. Gero, 14:00etatik 15:00etara bazkaltzeko merezitako atsedenaldia egin ondoren, eta nobedade gisa, lanari ekingo diote berriro, haur eta nerabeak gazteen sormen-espazio batean inplikatzeko.

Ondoren, «The Stylos bataila» delakoa egingo dute, 17:00etatik 19:30era bitartean: lehiaketa artistiko bat, non sormena, trebetasuna eta inprobisazioa izango baitira protagonistak.

Arratsaldea amaitzeko, Victor Rutty, Rober del Piro eta DJ Kaef bezalako artista ezagunek kontzertua emango dute, 19:30ean hasita.

Sarrera Basozelai Gizarte Etxeko ate nagusitik izango da, eta doakoa izango da jardueretan parte hartzea. Jarduera batzuetan, egunean bertan eman beharko da izena, toki-kopurua mugatua izango delako.

Argibide gehiago, hemen:

  • Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazteen Informazio Bulegoa

  • Tel.: 944 666 430

  • Helbide elektronikoa: zirtzart@basauri.eus

  • Webgunea: zirtzart.basauri.eus

  • Sare sozialak.:

    • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri

    • Twitter: twitter.com/zirtzartbasauri

    • Instagram: @zirtzartbasauri   @urban_festa

basauri.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Ekainak 6
  • LekuaBasozelai
    Basauri
  • Ikusi agenda Basauri

Non