Ahots Moreak-Udaberriko Ahotsak Jardunaldiak 2026

Maruri-Jatabe 2026(e)ko Ekainak 7
  • Ahots Moreak-Udaberriko Ahotsak Jardunaldiak 2026

Maruri-Jatabek "Ahots Moreak-Udaberriko Ahotsak" izeneko jardunaldia egingo du ekainaren 7an, kultura, sormena eta emakumeen ahotsa ikusarazteko.
 
Ekimenaren helburua emakumeen talentua eta ahotsak ikusaraztea da, ikuspegi hurbil, parte-hartzaile eta komunitario batetik.

Udalerriko plazan (edo Kultur Kirolen, euria egiten badu) egingo da jardunaldia, eta kultur jarduerak, literatura, musika, herri kirolak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak eta topaguneak bilduko ditu egun osoan, helburu argi batekin: talentuari eta emakumeen ahotsei ikusgarritasuna ematea, ikuspegi hurbil, parte-hartzaile eta komunitario batetik.

Programak haur zein helduei zuzendutako proposamenak uztartuko ditu. Horien artean aipatzekoak dira Draco Somnium-en egile Oihane Amantegi idazlearen parte hartzea, Alaine Agirreren literatur tailer eta aurkezpenak, Naiara Martinez tiktokerrarekin ziba ikuskizuna, Sustabiz Fundazioaren eskutik emakumezkoen herri kirolen erakustaldia, eta egun osoan zehar musika eta antzerki emanaldiak.

Horrez gain, programazioak foodtruckak, tailer artistikoak, puzgarriak eta umeentzako aparra izango ditu, eguraldiak laguntzen badu, eta, amaitzeko, Suak Su ikuskizuna izango da. 


Laburrean

Non