Getxophoto 2026: "Ibili" Bisitaldien egitaraua

Getxo 2026(e)ko ekainaren 7(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • Getxophoto 2026: "Ibili" Bisitaldien egitaraua

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Ibili bisita gidatuen programa da, jaialdiaren bitartekaria den Beñat Krolemen eskutik, funtsezko gaiak aurkeztu eta testuinguruan kokatuko dituena.

Hainbat ibilbide proposatzen dira erakusketez gozatzeko bakoitzaren kokapenetan eta, aldi berean, artisten eta beren motibazioen inguruko xehetasunak ezagutu ditzazun.

Instalazioak eta erakusketak irisgarriak dira, 9. zenbakian (Amezti aretoa) eta 14. zenbakian (Punta Begoña Galeriak – Arriluzeko sarbidea) daudenak izan ezik. Mugikortasun murriztua izatekotan, jarri antolakuntzarekin harremanetan (getxophoto@getxophoto.com / 946 576 475).

Instalazio guztietatik paseatzea ez litzateke posible izango bisitaldi bakar batean, beraz, bi ibilbide prestatu dituzte: bata herriaren erdigunean zehar doana eta bestea hondartzaren zonaldeko erakusketetatik.

Larubatak erdigunetik: 

  • Gaztelaniaz: Ekainak 13 larunbata (Ekainak 6 Asanblada Orokorra)
  • Euskaraz: Ekainak 20 larunbata
  • Ordua: 11:30–13:30
  • Prezioa: 5 € (erosi hemen)
  • Irteera: Punto info – Azoka (1 zbk. mapan)
  • Iritsiera: Amezti Aretoa (9 zbk. mapan)

Igandeak hondartzatik: 

  • Gaztelaniaz: Ekainak 7 eta 21 igandeak
  • Euskaraz: Ekainak 14 igandea
  • Ordua: 11:30–13:30
  • Prezioa: 5 € (erosi hemen)
  • Irteera: Punta Begoña (14 zbk. mapan)
  • Iritsiera: Algortako Kasinoa (10 zbk. mapan)

Gauekoak (ostiralak):

Ilunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera!

  • Euskaraz: Ekainak 5 ostirala
  • Gaztelaniaz: Ekainak 12 eta 19 ostiralak
  • Ordua: 21:30–23:00
  • Prezioa: 5 € (erosi hemen)
  • Irteera: Info puntua – Azoka (1 zbk. mapan, Urgull kaleko sarrera)
  • Iritsiera: Ereagako lorategiak (13 zbk. mapan)

Familian (igandea): 

Paseo berezi (eta motz!) bat prestatu dugu, erakusketen aukeraketa bat zeharkatzen duena. Mon Sevillaren eskutik, ibilbide dibertigarri, desberdin eta adin guztietarako hau proposatzen dugu, non, jolasak, dantzak, argazki-pegatinak…etab. egongo diren. Gainera, manifestazio bat antolatuko dugu eta sirena eta sireno bihurtuko gara!

  • Noiz: Ekainak 7 igandea
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz
  • Ordua: 12:00–13:30
  • Prezioa: 5 € (erosi hemen, beharrezkoa da pertsona bakoitzeko inskripzio bat egitea)
  • Irteera: Ereagako lorategiak (13 zbk. mapan)
  • Iritsiera: Azoka (1 zbk. mapan)
  • Proposatutako adina: 4-10 urte (*haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute)

Taldean: 

Ordutegi malgua duten taldeentzat bisita pertsonalizatuak hitzartzeko aukera ere eskaintzen du Jaialdiak.

  • Idatzi getxophoto@getxophoto.com helbidera
  • Deitu 946 576 475

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko ekainaren 7(e)tik 2026(e)ko ekainaren 21(e)ra
  • LekuaGetxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Getxo

Non