ANARI

Barañáin 2026(e)ko Ekainak 10
  • ANARI

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Ekainak 10
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBarañaingo Auditorioa
    Nafarroako Komunitatea, 2
    Barañáin
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Barañaingo Auditorioa, Barañáin

Non