Zuzeneko podcasta: "Heriotzaren aurrean"

Usurbil 2026(e)ko Ekainak 11
  • Zuzeneko podcasta: "Heriotzaren aurrean"

“Komunitatetik, heriotzaz” zikloa

Iñurri elkartearen eskutik.

Zer pasatzen da bat-batean zure aurrean egurrezko kutxa ikusten duzunean? Zer pasatzen da burutik minbizi hitza esaten dizutenean? Edo hobe esanda, metastasiaz ari direnean? Zuzeneko podcast honetan parte hartuko dutenek badakite zer den heriotzarekin aurrez aurre topatzea. Eider Casanova iñurriaren gidaritzapean arituko dira Eli Bergaretxe, Ana Jimenez eta Beñat Iraola. Bakoitza bere lekutik, baina denak heriotzaz garden hitz egiten: oso gazte metastasia diagnostikatzen dizutenean, ume txikiak izanda zure heriotza gertu ikusten duzunean edo seme bezala amari agur esatea tokatzen zaizunean. Hori guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egiteko aukera izango da, espazio seguru eta taburik gabeko honetan.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Ekainak 11
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSutegi Aretoa
    Jose Martin Sagargia Plaza, z/g
    Usurbil
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Sutegi Aretoa, Usurbil

Non