Bilbao Musikak “Bilbao Musika Kalean” ekimenaren edizio berri bat antolatuko du ekainaren 15etik 18ra bitartean. Urtez urte egiten den ekimen honen helburua da Bilboko Udal Musika Eskolan garatzen den jarduera artistikoa eta hezitzailea uriko kaleetara hurbiltzea.
Lau egunez, ikasleek eta irakasleek ikasturtean zehar egindako lana herritarrekin partekatuko dute, Bilboko hainbat gune esanguratsutan eskainiko diren doako emanaldien bidez. Proposamen honen xedea da musika publiko guztiengana hurbiltzea, ikasgelako jarduera kalera ateratzea eta hiriko kultur dinamizazioan laguntzea.
Egitarauak kontzertuak, kalejirak eta aire zabaleko emanaldiak bilduko ditu, hainbat diziplina eta estilotako taldeek eskainita. Besteak beste, parte hartuko dute Eskolako Bandek, Bilbao Musika Big Band taldeak, ganbera-musikako taldeek, piano ikasleek, musika modernoko konboek, inprobisazio tailerrak, Bilbao Musikako Orkestrak, baita txistu, trikitixa, akordeoi eta abesbatza taldeek ere.
Aurtengo edizioaren agertokiak Areatzako Kioskoa, Santiago Katedrala, Enkarnazio Eliza eta Alde Zaharreko hainbat kale eta plaza izango dira. Espazio horiek berriro ere musikaren eta herritarren arteko topagune bihurtuko dira.
Ekimen honen bidez, Bilbao Musikak musikaren zabalkundearekin, prestakuntza artistikoarekin eta herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa berresten du, ikasleek beren aurrerapena eta talentua ingurune hurbil eta ireki batean erakusteko aukera eskainiz.
EGITARAUA
Ekainak 15, astelehena
Kalejira – Trikitixa taldea
Bilbao Musika Kalean
Ekainak 16, asteartea
Bilbao Musika Kalean
Ekainak 17, asteazkena
Kalejira – Trikitixa taldea
Bilbao Musika Kalean
Ekainak 18, osteguna
Bilbao Musika Kalean