JOSUNE GARCIA DE BIKUÑA
Hitzen forma eta soinuekin jolasten aritu naiz txikitatik, aho-korapilo eta kantuen bidez nagusiki. Kazetaritza ikasteak burutu ondoren, nire bideak arte eszenikoekin lotura izan behar zuela banekien eta azkenean, prest nengoela ikusirik, ipuinek aurkitu ninduten ni. Arinago nabil ordudanik, plazaz plaza kantu kontari. Bitartean, Hezitzaile lanetan eta beste horrenbeste euskararen irakaskuntzan zein normalizazioan aritu naiz.
TXORIAK BEZALA HEGAN
Lizarrate, Araba eta Gipuzkoa lotzen dituen bidearen gotorlekua. Alde batera eta bestera gertatutako istorio ugariren oihartzuna entzun daiteke 70 metro inguruko harriek osatzen duten tunelean, Eta horietako askok bat egiten dute Barriako erromerian Kantu bat askatasunari, norberaren ahots propioa aldarrikatzeari. musikaren eta dantzaren botere eraldatzaileari.