2026ko Azkena Rock Festivala ekainaren 18, 19 eta 20an izango da Mendizabalan, Gasteizen.
Sarrerak: azkenarockfestival.com
Orain arte egindako aurrerapena ikusita, 24. edizioaren programazioak berriz ere erakusten digu jaialdiak berezi eta bakar bihurtzen duen horrekin daukan konpromisoa: lehen mailako programazio artistiko bat eta kartel zabal eta heterogeneo bat. Beste behin ere, Gasteizek harrera egingo die rock-and-rollaren munduko izen handiei, eta publikoari hiru eguneko esperientzia bikaina eskainiko die, eklektizismoak, kalitateak eta proposamen klasikoak zein apurtzaileenak besarkatzen dituen aniztasun estilistikoak markatua.
Lehenengo egunean, The Hives urakan suediarrak adrenalinaz beteriko ikuskizuna eskainiko du, besteak beste, Hate to Say I Told You So edo Main Offender hit ezagunekin. Ikuskizun esklusibo batean, Imelda May Darrel Highman-ekin batera iritsiko da Mendizabalara, bere errepertorio rock’n’rolleroena errepasatzeko, eta The Adicts taldea agur-biraren barruan etorriko da jaialdira, ia bost hamarkadako lotsagabekeriari eta punk-festari amaiera ematera baitoaz. Eguna osatzeko, Corrosion of Conformity taldearen metal-makineria geldiezina izango dugu, Dewolff gazteen birtuosismoa, Robert Finley beteranoaren blues erritmoak eta Nhil gipuzkoarren pop-soul-funk berezia. Trashville agertokian honako hauek arituko dira: Les Robots taldearen surf rock instrumentala, Angel y Cristoren parranda-giro sailkaezina, Captain Trashoren zarata primitiboa, The Concrete Boysen dibertsio garageroa eta Bartzelonako Radioactivas rrriot boskotea.
Bigarren egunean, Alice Cooper shock rockaren maisuak beldurrezko antzerkia eta hard rocka uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du, ikusteko zergatik bihurtu den azken hamarkadetako rock figura garrantzitsuenetako bat; eta Sugar taldea berriz elkartu eta bira egiten ari denez, jaialdian egingo du geldialdia, 1993. urteaz geroztik Estatura etorri gabe baitzeuden. Kaliforniatik, Circle Jerks taldekoek amorruz eta mezu sozialez beteriko hardcore punka eeramango dute, eta Counting Crows taldeak bere abesti ezagunenak errepasatuko ditu Adam Duritz-en ahots bereziarekin. Bestalde, Evaristok bere proiektu guztien errepasoa egingo du, euskal punkaren adierazgarri nagusietako bat bihurtu duen diskografia osatu baitu. Old Crow Medicine Show taldearen folk amerikarra lehen aldiz izango da Estatuan; eta Voivoden metal distopikoa, Black Maracasen fuzz psikodelikoa eta Lee-La Baum karismatikoa buru duen The Damn Truth taldearen rock&roll makina ere martxan jarriko dira. Punk esperimentalak ere izango du ordezkaritza, Tropical Fuck Storm taldeari esker; hard rock modernoa The Temperance Movement taldearen eskutik iritsiko da; Hällas taldeak adventure rock fantastikoa eramango du, eta Dan eta Warren Zanes anaiak The Del Fuegos proiektuarekin joango dira. Trashville karpara hurbiltzen direnak The Dwarves taldearen punk probokazioaren lekuko izango dira, eta Cavegirl + The Neandergalsen garage troglodita, HENGEren sci-fi ravea, Restless Ramoneren punk izerditsua eta Stompin’ Riffraffs japoniarren rocka ere izango dira egun berean.
Azkeneko egunean askotariko musikariak izango dira: Social Distorsion taldea jaialdiara doa berriro 2022an bisitan izan ostean, eta hamabost urtean kaleratu duten lehen lana aurkeztuko digute Mike Ness eta bere taldekideek, Born To Kill diskoa, rock & roll klasikoaren, countryaren eta bluesaren ikasbide. Carpenter Brut arima rockzaleak konkistatzera joango da Mendizabalara, eta proposamen elektroniko bereizgarria eramango ditu horretarako, sintetizadoreak metal industrialenarekin nahastuta; bestalde, egungo country alternatiboaren figura garrantzitsuenetako bat zergatik den frogatuko du (Drive-by-Truckers ohia den) Jason Isbell and the 400 Unit taldeak. Alcalá Norte etorkizun handiko banda bat baino gehiago dela aldarrikatzera igoko da agertoki gainera; Sleaford Modsekoek gizarteko egia deserosoak errepasatuko dituzte ironiaz eta post-punk musikaren bitartez; Superchunk taldea powerpop zintzoenaren zaleen gozagarri izango da; Dischargeren txanda denean doinu suntsitzaileak izango dira nagusi taldearen hardcore d-beat nahasketa beteranoarekin; eta Therapy? bandak Troublegum disko ezagunena interpretatuko du. Street-punk soinuak ere izango du tartea Mendizabalan Split Dogs taldearen eskutik, baita cow-punkak ere, Vandoliersekin, eta new wave estiloa eta glam estetika ekarriko ditu Starbenders taldeak. Leporaren euskal rock indartsua eta Rodeoren stonera izango dira etxeko talentuaren ordezkari azken egun honetan. Synth-punk hipnotikoena Trashvillen aurkitu ahalko da Cuir taldearekin, eta bertan arituko dira, halaber, Bloodsucking Zombies from Outer Space eta haien horror punk eta psychobilly frekuentziak, Bridge City Sinnersen folk-punk subertsiboa, Capitán Entresijos feat Garganta Profundak gidatutako performance ausart bat eta Twin Ghostsen beste dimentsio bateko rocka.
Jaialdiak antolatutako autobus-bidaiak izango ditu aurten ere, barrutiaren sarreratik gertu dauden geralekuarekin, eta inguruko herrietatik, hala nola Bilbotik, Iruñetik, Donostiatik, Zarauztik, Arrasatetik eta Altsasutik.
Edizio honetako irudiaren diseinuak Gasteizko The Zuzenders talde artistikoaren sinadura darama, zeinak jaialdiaren aurreko edizioetan ere parte hartu baitu, postalak, zigiluak eta ikus-entzunezko pieza animatuak sortuz. Marrazki- eta musika-ekintzako komando horrek omenaldia egin nahi izan dio 2026an Gasteizko ikonografiari, irudiaren erdian bele bat jarriz: hiriko armarrian dago, eta, zalantzarik gabe, rock & rollaren iruditeriari lotutako animaliarik enigmatikoenetako bat da.
2026ko ekainaren 18, 19 eta 20an
Mendizabala, Gasteiz
Trashville:
Trashville:
Trashville: