Ibaiondo Dantzan 2026: egitaraua

Bilbao 2026(e)ko ekainaren 19(e)tik 2026(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • Ibaiondo Dantzan 2026: egitaraua

Bilboko Udalak "Ibaiondo Dantzan" programa antolatu du aurten ere, Miribillako eta hiri osoko herritarrei kultura eta dantza hurbiltzea helburu duen programa. Ekimenaren bosgarren edizioa da, eta ekainaren 19an eta 20an egingo da. Gernikako Lorategiak plazan, Miribillan, hiriko eta gaur egungo zazpi dantza emanaldi izango dira, sarrera librekoak guztiak.

Pieza guztiak Bilbon ikusiko dira lehen aldiz, eta Ana F. Melero eta Luna Sánchezen "Pies de gallina" antzezlana Euskadin estreinatuko da.

Egitaraua ostiralean, ekainak 19, hasiko da La Basal eta bere "No estamos aquí para bailar" proposamenarekin 19:00etan. Ondoren, Valeria Polorenaren txanda izango da, " El cuerpo tartamudeando en la proximidad de un signo futuro", 19:30ean, eta Oihana Vesgak itxiko du jardunaldia, "Sonus Fossio" ikuskizunarekin, 20:00etan.

Larunbatean, ekainaren 20an, Olaia&Gilles bikoteak "Festa formal" eskainiko du 19:00etan. Ondoren, Ana F. Melerok eta Luna Sánchezek "Pies de gallina" antzeztuko dute 19:30etik aurrera. 19:45ean Nodek "Basandere" eskainiko du. 20:15etatik aurrera, Bilbon bizi den kubatar dantzariak, Denis Martinezek, publikoarekin parte hartzeko dantza klase irekia eskainiko du: "Ahora bailo yo", edizio honetako egitarauari amaiera emanez.

OSTIRALA 19, GERNIKAKO LORATEGIEN PLAZAN 12 (MIRIBILLA)

  • La Basal (19:00etan) – "No estamos aquí para bailar"

Ikuskizun honek gorputzaren eta desioaren arteko harremana zalantzan jartzen du, ahotsa eta mugimendua aztertuz zintzotasun-espazio bat irekitzeko eta galdetzeko: dantzatzeko gaude hemen?

  • Valeria Polorena (19:30ean) – "El cuerpo tartamudeando en la proximidad de un signo futuro"

Bartzelona-Buenos Aires
Iraupena: 25 minutu.

Kalea, jaia eta inauteriak nagusi diren errituala. Gure historia, lurralde, jatorri, eragin eta gure beldurretan argi-ilunetan murgiltzeko gonbidapena.

  • Oihana Vesga (20:00etan) – "Sonus Fossio"

Iraupena: 22 minutu.

Sonus Fossio, edo soinu-indusketa, Oihana Vesga dantzari eta sortzailearen eta RRUCCULLA musikaren arteko lankidetza da. Indusketa, kanpora materiala ateratzea edo ezkutuko zerbait erakustea eskatzen duen ekintza gisa. Erritmoa, partekatutako leku gisa eta behin eta berriz errepikatzeko eta ikertzeko tresna gisa.

LARUNBATA 20, GERNIKAKO LORATEGIEN PLAZAN 12 (MIRIBILLA)

  • Olaia&Gilles (19:00etan) – "Festa formal"

Iraupena: 20 minutu.

Festa formalak euskal eta valoniar musika folklorikoaren arteko topaketa bat da, bestearen kulturara hurbiltzea, dantza partekatu baten parte izatera gonbidatzen duten erritmo-elkarrizketa bat.

  • Ana F. Melero&Luna Sánchez (19:30ean) – "Pies de gallina"

Iraupena: 15 minutu.

Bi emakumeren arteko loturaren esplorazioa da, eta bertan eustearen eta bere buruari eusten uztearen arteko oreka esperientziaren muina bihurtzen da. Dantza garaikideko lan honek, "oilo-larrua izatea" eta "berunezko oinekin ibiltzea" esamoldeetan inspiratua, zentzumenen eta arrazionaltasunaren arteko muga delikatua ikertzen du, bi gorputz horien arteko laguntza eta zaurgarritasuna ehunduz.

  • Node (19:45ean) – "Basandere"

Iraupena: 18 minutu.

Nor da Basandere? Basajaun naturaren boterea da, indartsua, basoen zaindaria! Eta bera? Izaki erromantiko, mendekatzaile eta lizuna? Tortillari buelta emateko unea iritsi da.

  • Denis Martínez (20:15ean) – "Ahora bailo yo"

Iraupena: 25 minutu.

IBAIONDO DANTZAN aire zabaleko dantza klase kolektibo batekin amaituko da aurten, parte hartzera animatzen diren guztiei irekia. Denis Martinez, Euskadin bizi den Kubako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari ohia, izango da zeremonia-maisua, eta bertaratatukoak Kubako erritmoak ezagutuz eta praktikatuz dibertitu ahal izango dira bertan.

"Ibaiondo Dantzan" bat dator Bilboko Kulturaren 2023-2033 Plan Estrategikoan azaldutako helburu estrategikoekin: herritarrei kalitatezko kultura-programazioa eskaintzea, deszentralizatua eta denboran jarraitua, eta tokiko eta kanpoko artistekin lankidetzan aritzea, kultura-nortasuna sustatzeko.

bilbao.eus

Laburrean

Non