Euskal zinema zikloa 2026: "Pour Don Carlos (La capitana Alegría)"

Bilbao 2026(e)ko Ekainak 20
  • Euskal zinema zikloa 2026: "Pour Don Carlos (La capitana Alegría)"

2026ko Euskal Zinema Zikloaren egitarauaren barruan.

Hauxe izango da ziurrenik Euskadin filmatutako lehen fikziozko lana, euskal gaiak jorratzen dituena eta euskal produkzio partziala duena. Musidora izan zen zuzendari eta protagonista -jada mito bat zen garai hartako emakumezko antzezleen artean-, Jaime de Lasuen aristokrata karlistarekin batera.

Alegría kapitaina estratega trebea da, eta On Karlosen zerbitzura dihardu, zeinak Espainiako koroa bereganatu nahi baitu. Ohiz kanpoko produkzio hau Musidora surrealista frantsesen musa handiak filmatua da, hemen Jaime de Lasuén buru duen euskal aristokrazia karlistaren ekarpen ekonomikoari esker.

Fitxa teknikoa

  • Jatorrizko tituloa
    • La capitana Alegría / Pour don Carlos
  • Zuzendaria
    • Musidora, Jaime de Lasuén
  • Urtea
    • 1921
  • Herrialdea
    • Frantzia
  • Produkzioa
    • Musidora
  • Gidoia
    • Pierre Benoit, Musidora
  • Hizkuntza
    • Frantsesa
  • Azpitituluak
    • Euskara, gaztelania
  • Iraupena
    • 80´
  • Aktoreak
    • Musidora, Chysias, Paul Clérouc, Simon Cynthia, Jean Daragon, Marguerite Greival, Jean Guitry
filmoteka.eus

Laburrean

Non