Artziniegako Kontzertuen Zikloa 2026: Moser String Quartet

Artziniega 2026(e)ko Uztailak 10
  • Artziniegako Kontzertuen Zikloa 2026: Moser String Quartet

2026ko Artziniegako Kontzertuen Zikloaren barne.

  • Moser String Quartet

Zikloa uztailaren 10ean amaituko da, berriz ere Arteko Santutegian, Moser String Quartet taldearen eskutik. Moser String Quartet hari-laukotea da eta Kanon Miyashita eta Patricia Muro biolin-jotzaileek, Élise Hiron biola-jotzaileak eta Lea Galasso biolontxelo-jotzaileak osatzen dute.

Bost urteko ibilbidean, Suitzan finkaturiko Moser laukotea behin baino gehiagotan izan da saritua, eta sari hauek nabarmendu behar dira: Lehen saria Gran Premi Musical Lauredià nazioarteko sariketan (Andorra), bigarren saria Orpheus Swiss Chamber Music Competition (Suitza) lehiaketan, eta "Ambassador Ensemble of the Osaka Interna-tional Chamber Music Competition 2023" (Japonia) sari berezia. Op.33 no.3 Do Maiorrean hari-laukotea joko dute, Haydn-en "El pájaro", María Teresa Prieto konpositore garaikidearen Cuarteto Modal, eta Beethoven-en "La Minorreko op. 132" laukote monumentala, Artziniegako Kontzertu Zikloaren 10. edizioari amaiera emango diona.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Uztailak 10
  • Ordutegia20:00
  • LekuaArteko Santutegia
    Artziniega
  • Zenbatekoa9 € sarrera / 36 € bonoa
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Artziniega

Non