Kaleka 2026 - Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia uztailaren 2tik 5era egingo dute.
KALEKA, Lekeitioko Kale Arteen Jaialdiak, uztailaren 3an, 4an eta 5ean ospatuko du bere edizio berria. Aurten, jaialdia lau hildo nagusiren inguruan egituratuko da: KALEKA Programa Ofiziala, KALEKA Scratch, KALEKAz Blai eta KALEKARI, kale arteak herriko espazio publikoetara hurbiltzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Hiru egunetan zehar, Lekeitioko kale eta plazak arte eszeniko garaikideen agertoki bihurtuko dira. Antzerkia, zirkoa, dantza garaikidea, instalazio artistikoak, tailerrak eta prozesu sortzaileen erakustaldiak izango dira protagonista, herriko gune ezagun zein ezezagunetara artea eramanez.
Kaleka Lekeitio 2026 – egitaraua egunez egun
Uztailak 3
16:00-20:00 – Bercer le temps, Berceurs du Temps – Kofradiaren aurrealdea
20:00 – Haritik tiraka, Bitsa – Abaroa jauregia
22:00 – La Paradeta, Circ Vermut – Harrikiskirria
23:00 – Desprovisto, Uparte – Paskualito
Uztailak 4
12:00 – Bailar solo es un rollo, Cia Moveo – Monolitoa
16:00-20:00 – Bercer le temps, Berceurs du Temps – Uribarren Abaroa egoitza
17:00-20:00 – Circo de los sentidos, Mumusic Circus
17:00-21:00 – Todo lo que tus oídos insisten, Quase Cia – Hondartza
20:00 – WOW!, Cia Bruboc – Eskolape
22:00 – Gaïa, Compagnie Bivouac – Udaletxearen aurrean
Uztailak 5
19:00 – WOW!, Cia Bruboc – Kofradiaren aurrean
20:00 – IOI, Haatik – Udaletxearen aurrean