Uztailaren 9an Nafarroa 1512 eta Aingura taldeak arituko dira Iruñean, Arrano elkarteak eta Herriko tabernak 2026ko San Ferminetarako antolatutako egitarauaren barne.
Haiekin batera, DJ Matalaz, DJ Crocs, Elektropikala, Jotatxo eta Luziano arituko dira.
Nafarroa 1512 Arbizun (Nafarroa) 2010ean sortutako streetpunk taldea da. Musika politikoki konprometitua egiten dute euskaraz, subiranotasunaren eta identitate nafarraren aldeko aldarrikapenarekin.
Aingura, berriz, Nafarroa Garaiko hainbat txokotatik (Sakana, Erribera) datozen bost kidek osatutako punk-rock taldea da: Oier eta Adur gitarran, Antolin baxuan, Edu ahotsean eta Urriza bateria-jotzaile. "Datorrena datorrela" maketaren ostean, "Giltza" singlea kaleratu berri dute.