Arrasate Blues 2026 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Lau emakume gazte buru dituen ahots-taldea da FEMMM. Ahots-laborategi gisa definitzen dute proiektua: izan ere, musika formakuntza arautuan ikusi zuten hutsune bat betetzekobeharretik sortua da. Laborategi honek harmonia eta koloreen bilaketan jartzen dufokua, jazzaren eta poparen arteko nahasketa izanik honen emaitza.
Errepertorioaren zati bat a capella izanarren, zuzenekoetan musikari bikainen laguntza dute: Daniel "Donny" López pianoan, Cristina Pascual baxuan eta Iker Hernández baterian.
Taldeak 2024ko martxoan debuta egin zuenetik ibilbide luzea egin du gaur egungo jazzaren eszenan: besteak beste, Donostiako,Getxoko eta Gasteizko Jazzaldien parteizan dira. Era berean, ensemblea zenbait fundaziorekin lankidetzan aritu izan da, halanola SGAE, ESAS, Vital...
Katapulta Tour Gipuzkoa
Katapulta Tour Gipuzkoa programak tinko jarraitzen du lurraldeko musika-eszenari bultzada emateko eta bertako talentua laguntzeko konpromisoarekin FEMMM Vocal Jazz taldearen kontzertuarekin.
Musika-hitzordu berri hau Arrasate Blues jaialdi ezagunaren egitarauan txertatzen da zuzenean.