EHUren Uda Ikastaroak 2026: "Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko uztailaren 13(e)tik 2026(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • EHUren Uda Ikastaroak 2026: "Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"

Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu...

Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera.

Hizlaria: Mariasun Landa Etxebeste.

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

Non