Udako ikastaroak 2026 EHU: "Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko uztailaren 13(e)tik 2026(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • Udako ikastaroak 2026 EHU: "Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera"

Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu…

Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera.

Helburuak

Literatur kontaketa bat idazteko nahiari forma ematea, estimulu, jarraibide eta estrategia teoriko zein praktikoen bidez: gaia, argudioa, espazioa eta denbora, pertsonaiak, narratzailearen ahotsa…

Irakurri hobeto idazteko / idatzi arreta handiagoz irakurtzeko. Irakurri eta idatzi: hodi komunikatzaileak.

Idaztea plazeretik lantzea, hainbat bideren bidez:

  • literatura eta umorea
  • autodeskribapenerako idazketa
  • NIaren literatura: identitatea eta autobiografia
  • haurtzaroa eta oroimena sorburu

Narrazio laburra lantzea

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak

 

uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko uztailaren 13(e)tik 2026(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • LekuaMiramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián

Non