Galdakaoko 2026ko Zinema Kalean zikloaren barne.
Faisaien irla munduko kondominiorik txikiena da. Urtearen erdia Espainiako estatuarena da eta beste erdia frantsesarena. Bidasoa ibaiaren erdian ageri da, bi estatuak bereizten dituen muga natural batean. Laida eta Sambou, tokiko bikote bat, uhartearen aurrean paseatzen ari dira. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, gorpu bat agertzen da uhartearen subiranotasun-trukaketan. Nork hartzen du ardura?