Ahalik eta toki onenetik hurbilduko gara tipografiaren mundura: Kristina Enea parketik.
Lantegi honek Egiako parkera beste begi batzuekin begiratzea proposatzen du. Parkean paseo bat eginez, inguruan aurkitutako elementu naturalak eta objektuak jasoko ditugu inspirazioa bilatzeko eta tipografia esperimentatzeko baliabideen artxibo txiki bat sortzeko.
Adarrak, hostoak, haziak edo zabor-hondarrak inspirazio eta marrazketa-tresna bihur daitezke. Batzuk aurkitzen ditugun moduan erabiliko dira, eta beste batzuk eraldatu egingo dira aukera berriak sortzeko.
Kolore eta erreferentzia tipografikoen aukeraketa mugatuarekin lan egingo dugu, forma organikoen eta egitura modularren arteko oreka aztertuz. Behaketaren, jolasaren eta hainbat materialekin esperimentatzearen bidez, bizitakoa konposizio tipografiko baten bidez tresna berriekin nola kontatu ikertuko dugu.