Jazzinema 2026: "The Glenn Miller Story (Música y lágrimas)"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Uztailak 15
  • Jazzinema 2026: "The Glenn Miller Story (Música y lágrimas)"

Euskal Filmategiaren 2026ko Jazzinema zikloaren barne. 

Glenn Miller swing garaiko jazz-musikaririk ospetsuenetako bat izan zen. 1925ean tronboia jotzen hasi zen herri-giroko musika-banda xume batean eta, zenbait herri eta hiritan barrena egindako bira baten ostean, New York hartu zuen bizileku. Hara joan zitzaion neskalaguna, ezkontzeko. Eta ezkontza musika-saio benetan historikoa izan zen, Louis Armstrong handiak zuzendua. Handik aurrera, arrakastaz arrakasta egin zuen karrera Glenn Millerrek.

Fitxa teknikoa: 

  • Herrialdea: AEB
  • Urtea: 1954
  • Zuzendaria: Anthony Mann
  • Gidoia: Valentine Davies, Oscar Brodney
  • Antzezleak: James Stewart, June Allyson, Frances Langford, Louis Armstrong, Gene Krupa
  • Iraupena: 107 minutu
filmoteka.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Uztailak 15
  • Ordutegia19:30
  • LekuaGolem Yamaguchi
    Yamaguchi Plaza, 9
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Golem Yamaguchi, Pamplona/Iruña

Non