Amorebieta-Etxanoko 2026ko Karmenak eta Santanatxu jaien barne.
"Argindarra bueltatu da hareazko erlojua irauli orduko. Denborak ez du apaldu argiaren indarra, urdindu bada ere. Oñatiko Latzen heavy metal taldeak utzitako lekuan berrartu du ibilbidea. Laukotea berritu eta proposamena biziberritu dute iraganeko ideiekin, egungo baliabideekin eta etorkizuneko ilusioekin. Horren emaitza da Denboraren orbainak hirugarren diskoa: zaindua, heldua eta askotarikoa".
Horrela deskribatzen du Latzen taldeak bere itzulera urteetako isiltasunaren ostean.
Hamar abesti berri aurkeztu dituzte, 27 urte luzeren ondoren.