Julen Alonsok, Oinkari dantza taldearekin batera, 'Haria' ikuskizuna aurkeztuko du.
Sutan dantzan eta Eskuetan bihotza emanaldien ondotik dator Haria emanaldia. Proiektu gaztea, indartsua, freskoa osatu dute Julen eta Oinkarik elkarrekin. Emanaldia bera sentimentu desberdinen bidaia da: Alaitasunetik goxotasunera, indarretik samurtasunera… lehen mailako sentimentu transmisioa, bai musikan eta baita dantzan ere, tradiziotik eta egunerokotasunetik edanez.