UN’WE-k "BAT BAKARRA" esan nahi du "changana” hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaltzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren, elkarren beharra dutela, eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak.
Fitxa artistikoa:
Basoan bizi zen Basandere eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan.
Nor da Basandere? / Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.
Fitxa artistikoa: