Durangoko 2026ko Uda Giro - Udako Kultur egitarauaren barne.
Ederra, birjina, handia, sakratua… Horrela, definitzen dugu paisaia, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Ikurra bihurtzen dugu, gure borroka eta desioen bandera. Sangre y Klorofila ikuskizunak Vicente Ameztoy artistaren lana du inspirazio iturri, paisaia amaitu eta gure ideiak hasten diren muga horretan bizitzeko. Pieza honek naturaren eta identitatearen arteko tentsioa aztertzen du, geure burua definitzeko, babesteko… naturaz nola jabetzen garen zalantzan jarriz.
KEA memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarria da. Tabakalerako langileen istorioak dantzaren bidez aurkeztuz. Erakustaldi honetan, DAB konpainiak, piezaren zati bat aurkeztuko du eta sortze-prozesua erakusteko estudioko ariketak egingo dituzte. Amaitzeko, solasaldia egingo da.