Bisita gidatua: "Mirandaola burdinola martxan"

Legazpi 2026(e)ko Uztailak 19
  • Bisita gidatua: "Mirandaola burdinola martxan"

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu!

Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea

11:30 Burdinola martxan Euskeraz

12:30 Burdinola martxan Gazteleraz

legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia11:30 eus + 12:30 cas
  • LekuaEuskal Burdinaren Museoa
    Mirandaola Parkea. Telleriarte Auzoa, z/g
    Legazpi
    Web
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Euskal Burdinaren Museoa, Legazpi

Non