Markina-Xemeingo Karmen Jaiak 2026: "Sardina freskue"

Markina-Xemein 2026(e)ko Uztailak 19
  • Markina-Xemeingo Karmen Jaiak 2026: "Sardina freskue"

Parranda, jolasa eta dantza batzen dituen ikuskizun parte-hartzailea da Eidabe konpainiaren Sardina freskue. Ikuskizunaren gidariak sardintzaleak dira, baina protagonistak herri bakoitzeko haur eta gazteak izango dira.

Euskal kantak eta munduko doinu anitz lagun, haur eta gazteak protagonista dituen sardina koloretsu baten bila abiatuko dira. Mugimendua, musika eta irudimena bidelagun, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia alaia izango da, eskolan zein enparantzan, kaleak eta plazak argiztatu eta alaituz. Sardina bakoitzak irribarre eta koloreak ekartzen ditu, eta denok elkarrekin parte hartzen dugun une bakoitza jaia bihurtzen da.


Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaEidabe
  • Data 2026(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia18:30
  • LekuaTxosnagunea
    Markina-Xemein
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Markina-Xemein

Non