Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2026: Ruper Ordorika

Amorebieta-Etxano 2026(e)ko Uztailak 25
  • Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2026: Ruper Ordorika

 

Lurra ikutu barik da, poliki-poliki ondutako diskoa. Elkar estudioan grabatu da, Adunan, 2025eko lehen zatian, Víctor Sánchez mahaian zegoela.

Ruper Ordorikak 11 kanta berri bildu ditu disko berrian, «hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak.

Lurra ikutu barik honek geruza eta ñabardura asko ditu, baina Ruperren disko bat da, bete-betean. Musikari handi baten lan berria.

  • Ruper Ordorika: Gitarra, ahotsa
  • Arkaitz Miner: Gitarra, biolina, mandolina
  • Lutxo Neira: Baxua
  • Hasier Oleaga: Bateria
  • Nando de La Casa: Perkusioak eta teklatuak

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia23:15
  • LekuaZelaieta parkea
    Amorebieta-Etxano
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Amorebieta-Etxano

Non