"The Music/ Is the Body/ Is the Word" — Debris Stevensonen zuzenekoa

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abuztuak 6
  • "The Music/ Is the Body/ Is the Word" — Debris Stevensonen zuzenekoa

Performance honek artistak Scalarako sortu duen The Music/ Is the Body/ Is the Word pieza zuzenekora dakar. Debris Stevensonen emanaldiek bere musikaren eta ahotsaren indar leherkorra mugimendu fisikoan eta publikoarekin interakzioan oinarritutako presentzia eszeniko sendoarekin  uztartzeko duen gaitasuna dute ezaugarri nagusia.

Hitz egin aurretik, uhinen gisan erritmoari jarraitzen diogu; hizkuntza geureganatu baina lehen, esanahiaren doinua ezagutzen dugu; hitz egin aurretik, kulunka gabiltza, estimuluak jasotzen ditugu, gauzak errepikatzen ditugu. Zatoz, agian ulertuko ez duzun baina denok hitz egiten dugun lengoaia baten doinuan dantzatzera, Debris Stevensonek bidaia soniko batean gidatuko zaitu bere buru neurodibergenteari irakurtzen eta idazten irakatsi zioten errepikapen, loop eta dantza-mugimenduetan barrena.

Zuzeneko emanaldi hau Scalaren egungo instalazioaren jai-giroko bertsio bat da. Gorputz, uhin, estimulu, tik eta adin-tarte guztiak ongi etorriak dira.

Tabakalera

Laburrean

Non