DANTZA ZOROAN 2026: "Nakama" + "A ojo." + "Todo este ruido"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Abuztuak 8
  • DANTZA ZOROAN 2026: "Nakama" + "A ojo." + "Todo este ruido"

Dantza Zoroan espazio ireki eta ez-ohikoetako dantza-jaialdi ibiltaria da. Udako edizioa Harresietako Jaialdiaren barrenean egiten da, abuztuko larunbatetan.

Jarduera guztiak doan dira.

 

PROGRAMA

Abuztuak 8, larunbata. 20:00etan

Nakama. The Concept konpainia

A ojo (Begi hutsez). Carmen Fumero eta Dácil Gonzálezen konpainia

Todo este ruido (Zarata hau guztia). Qabalum

 

THE CONCEPT

Nakama

Nakama hitz japoniarra da, familiakotzat hartzen den laguna da haren esanahia, bidea zaila izanagatik beti ondoan duzun adiskidea. Piezak adiskidetasunaren eta elkarlanaren kontzeptuan murgiltzen du ikuslea; bidaiaren eta kontatzen den istorioaren partaide egiten du, zeharkaldi luze eta zailean lagunduko digun norbait izatea zein garrantzitsua den erakutsiz. Kalean aurkezteko pentsatutako pieza da, birtuosismoz betea, digeritzeko erraza eta hiri-dantza eta dantza garaikidea uztartzen dituen mugimendu-estetika duena.

CARMEN FUMERO ETA DÁCIL GONZÁLEZEN KONPAINIA

A ojo (Begi hutsez)

Begi hutsez esaten zaio behatzen duguna xehetasun gehiagorekin hautematen lagundu eta tresna optikorik gabe egiten den behaketari. Behatzen dena behatzen duenaren testuinguru subjektiboan kokatzen da, eta ondorioz, haren pertzepzioa espazio bakoitzean gauzei eta gertaerei begiratzeko moduari lotuta dago.

Edertasuna begiratzen duenaren begietan dago.

Aldaketa gure inguruan dagoen motor egonkor bakarra izanik, arraildurak bilatzen ditugu haietatik begiratu eta hautemanak izateko; pitzadurak azaletan eta gainazaletan; izan ere, horien bidez aurkitzen ditugu mundura eta geure baitara iristeko moduak.

QABALUM

Todo este ruido (Zarata hau guztia)

ZARATA HAU GUZTIA lanean, bi gorputz saltoka doaz iruditik irudira, frame-segida batean bezala. Txirikordatuz, gainezarriz, orbitatu egiten dute, eta karga poetiko handiko irudiak sortzen dituzte drone baten konpainian mugituz. Drone hori batzuetan etxe-animalia bat da, eta beste batzuetan satelite bizigabe bat, edo teknologiak promestutako betiereko bizitzaren pertsonifikazioa den izaki birtual bat. Espazio huts batean, dena gertatzen ahal den tabula rasa batean, gorputzen mugimenduak –zeru-gangan bezalaxe– denboraren historia marrazten du.

Bi interpreterendako eta drone batendako sortutako obra honek komikiaren zatikako narrazio  fotografiko indartsuetatik, CGIaren eremutik (ordenagailuz sortutako irudiak), sci-fi aren iruditeriatik eta efektu berezietatik edaten du, honako hauetaz hitz egiteko: munduaren sorrerari buruzko mitoez eta genesiaren kontakizun garaikideaz, espazioan eta denboran dugun posizio sinbolikoaz, eta honaino iristeko moduaz eta etorriko denaz.

ZARATA HAU GUZTIA guri forma emateko kosmosa zeharkatzen duen argiari egindako kantua da.

 

Abuztuak 15, larunbata. 20:00etan

Júpiter + Jaguar. Eyas Dance Project

The falling man. Wonderground

Hau zulo honetan. Aimar Odriozola

 

EYAS DANCE PROJECT

Júpiter + Jaguar

Jupiter + Jaguar ankerkeriaren, sentsualitatearen eta jokoaren arteko sinergia bat da, askatasun- eta lasaitze-bidaia bat. Ikuskizuna esperientzia indartsua da, atsegina eta epikureoa, dantza dariona, gorputzen idazkera bertutetsuz eta kolorez betea, supiztailea eta elektrizatzailea, mundu basatiei egindako keinuz josia eta sedukzioz zipriztindua.

WONDERGROUND

The falling man

The Falling Man (Erortzen ari den gizona) erorketa fisikoaren, galera emozionalaren eta memoria kolektiboaren arteko lotura aztertzen duen dantza akrobatikoko solo bat da. Zer dago erorketa baten eta giza-izpirituan hainbeste toki hartzen duen galera baten artean? Gaur egun, depresioan erortzen gara, eta baita adikzioetan ere. Fisikoki, ordea, erortzea da keinurik dotoreenetako bat: gorputza espazioan zabaltzea; porrota baino gehiago dantza magistrala dirudien pisua entregatze bat. Hortik sortu da Franz Heinrich Biberren Sonata misteriotsuekin elkarrizketan jartzen den koreografia hau, non mugimendua suspentsioaren eta desorekaren, indarraren eta hauskortasunaren, errendizioaren eta errebelazioaren arteko joan-etorrian dabilen.

AIMAR ODRIOZOLA

Hau zulo honetan

Hau proposamenean dantza eta antzerkia kalearekin uztartzen dira. Lau interpretek beren gorputza, ahotsa eta mugimendua espaziora egokitu eta harekin harremanean jarriko dute, zalantzan jartzeko harreman sozialak, indibidualtasuna, arteak gaur egun tresna gisa dituen potentzialitateak…

 

Abuztuak 22, larunbata. 20:00etan

El eco en la línea (Oihartzuna lerroan). Anouar Merabet & Polina Tiabut.

Sin fichero adjunto. (Fitxategi erantsirik gabe) Erain

Uncía. Danae & Dionysios

 

ANOUAR MERABET & POLINA TIABUT

El eco en la línea (Oihartzuna lerroan)

Anouar Merabet jatorri arabiarreko nazioarteko artista, diziplina anitzekoa eta dekoloniala da. Anouarren ibilbideak dantzaren, aktibismoaren, estilo zinematografikoaren eta musika-komisariotzaren arteko mugak birdefinitzen ditu, eta presentzia sendoa du Euskal Herrian eta Espainia osoan. Komunitatearen eta artearen esparruetako proiektuakosatu, antolatu eta aurrera eramateaz arduratzen da.

Aurten ere, jaialdiak tarte bat eskainiko dio aktibismoari eta adierazpen artistikoaren bidez giza askatasuna eta aniztasuna defendatzeari: vogue-a eta waking-a, Polina TIabut eta Anouar Merabet artisten eskutik

ERAIN

Sin fichero adjunto (Fitxategi erantsirik gabe)

Erantsitako fitxategirik gabe lanak, hainbat egoeratara estrapolatzen ahal den egoera bat du hizpide: jarraibideak falta zaizkizula sentitzea, jarraitu beharreko urratsen gida bat nahi duzula, galduta sentitzea eta hurrengo urratsa zein den, zer den zuzena edo zein ate ireki beharko zenukeen jakiten lagunduko dizun dokumentu baten falta sumatzea. Errealitate hau onartzera gonbidatzen gaitu: inoiz inork ez dizu erakutsiko nola bizi zure bizitza eta nola diseinatu zure ahots propioa. Proiektu honen helburua da kezka horiek ikusleekin partekatzea, sorkuntzaren bidez publikoa agertokira hurbiltzea eta gure egunerokoan etengabe hartu behar izaten ditugun erabakien dantza bizi honetan elkarri laguntzea.

DANAE & DIONYSIOS

Uncia

Gauaren itzala. Hortzak iluntasunean.  Isilik, isilik, lurrera erortzen naiz ardi urdinaren atzetik nabilela mendian behera”.

UNCIAk metamorfosi hitza eta forma aldatzen duen izaki baten irudia ditu inspirazio-iturri. Elurretako lehoinabarraren ezaugarrien ikerketa, hura bizi den lekuetako atmosfera hotza, haren bitxitasuna eta ia ikusezina izatea bihurtu ziren obraren tresna nagusiak.

 

Egunero, DZ parkour-taldea

DZ parkour-taldea jaialdiaren funtsezko parte da.

Nafarroako gazteek osatzen duten talde hau arduratzen da jardunaldi bakoitza ireki eta ixteaz, eta jendea kokaleku batetik bestera gidatzeaz, bizi-indar gazte eta alaiz.

Jaialdiaren hasieratik daude bertan, eta DDM jaialdi paregabea bihurtzen dute egitura aldetik.

Parkourrak hain bereak dituen balioak, hala nola laguntasuna, konfiantza, esperimentazioa, lehiarik eza eta babesa, jaialdiaren beraren filosofiaren adierazle dira.

Honako hauek osatzen dute DZ Parkour Taldea: Ander San Martín, Eneko Quel, Marcos Quel, Lucas Torres, Alba Duarte eta Isaak Duarte.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCompañía The Concept + Compañía de Carmen Fumero y Dácil González + Qabalum
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 8
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZaldi Zuria, Jito Alaiko begiralekua eta Jito Alai pilotalekua
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non