Zumaiako Musika Jaialdia 2026: Dantza garaikidea: "Nahas" + "Tupper"

Zumaia 2026(e)ko Abuztuak 8
  • Zumaiako Musika Jaialdia 2026: Dantza garaikidea: "Nahas" + "Tupper"
    "Tupper"

2026ko Zumaiako Musika Jaialdiaren barne.

Musikak ez ezik, dantza garaikideak eta ikus entzunezkoek ere izango dute bere tokia. Dantzak, zumaiar baten eskutik: Tupper emanaldia eskainiko du Jaiotz Osa zumaiarrak. Xabier Mujikarekin batera arituko da: Osa+Mujika proiektua elkarbanatzen dute biek, eta bi munduren arteko topaketa da, dantzarena eta eszenografiarena. Aurrez, Fabian Thomék Nahas obra taularatuko du. Abuztuaren 8an izango dira bi emanaldiak, 20:00etan Odietan.

Tupper 

Perfekzioa, atzetik segika dugun obsesioa, ukiezina, beti gure saiakera oro baino pauso bat harago dagoen hori. Saiatuko naiz. Behin eta berriz. Baina albokoa ni baino perfektuagoa denean: lehia. Bizitza honen funtsa. Etengabe besteak gainditzera eta onena, perfektuena izatera garamatzan indarra. Bidean, ordea, erotu egingo gara, beti topatuko baitugu gu baino zuzenagoa, osoagoa eta gaindiezinagoa den norbait.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaria: OSA+MUJIKA
  • Koreografoa: Jaiotz Osa
  • Interpretatzailea(k): Rakfe Van Houplines, Paula Parra, Jaiotz Osa
  • Musika/Soinua: Gartxot Unsain, Olaia Inziarte
  • Eszenografia: Xabier Mujika
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: OSA+MUJIKA

Nahas

Fisikoaren eta mentalaren arteko oreka pertsonen arteko loturari estuki lotuta dagoen mundu batean, bi emakume boteretsuk harreman sinbiotiko bat aurkitzen dute antzinako erritual baten bidez.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza artistikoa, koreografia, dramaturgia: Fabian Thomé
  • Dantzariak: Itzel Vela, Marina Alonso
  • Musika: Miguel Marín
  • Laguntzailea: Eneritz Cebeiro, Gonzalo Peguero

 

zumaia.eus

Laburrean

Non