Bost Punta jaialdiak edizio berri bat egingo du abuztuaren 4tik 20ra Ziudadelan, Harresien Jaialdiaren barruan. Dantza eta akrobaziekin konbinatutako kaleko eta zirkuko arteen hainbat ikuskizun izango dira abuztuan, 20:00etan.
Abuztuak 10, astelehena
Cateura. Alas Circo konpainia.
Cateurak ingurumenean dugun eraginaren eta mundu jasangarriago eta atseginago bat sortzeko borrokaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu. Jende ororendako obra honek, zirkua, musika, objektuen manipulazioa eta mugimendu akrobatikoaren bitartez, agerian jartzen du hondakinen ibilbidea, etxean eta kaleetan sortzen direnetik zabortegietara eta ozeanoetara iristen diren arte.