Lurgorriko 2026ko jaietako egitarauaren barne.
Abuztuaren 11n Sueder eta Skabidean taldeak arituko dira Gernikako Lurgorri auzoan.
Ostean, Altxaporru erromeria eta DJ Elepunto arituko dira.
Sueder 2012an sortutako Gernikako banda bat da, rock biziagotik pop/rockera doan soinuarekin, Itoiz edo The Police taldeen eraginekin.
Skabidean 2012an Iruñean sortutako ska, reggae eta rocksteady banda bat da. Jamaikako erritmo sinkopatuak lantzen ditu, funky edo boogie estiloetan sartzeari uko egin gabe.