Donostiako 2026ko Aste Nagusi Pirataren barruan, Donostiako Aste Nagusian.
Sua (23:05) eta Ezpalak (01:00) taldeen kontzertuak.
EZPALAK
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen Zestoako (Gipuzkoa) taldea da, 2019an sortu zutena. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira Ezpalak taldea osatzen duten musikariak. Fuzz gitarren, psikodelia eta noise ukituen, riff indartsuen, punk pirrintak, eta «zergatik ez, baita nolabaiteko pop malenkonia ere», erantsi dute.
Lau disko argitaratu ditu taldeak. Ezpalak (2019), Kolpatu Topatu (2021), Hortz Aina Hots (2022) eta Gatza (2024).
SUA
2019ko Ordu Beltzak diskoarekin eta 2022ko Gorde Genituen Beldurrak lanarekin, SUA Euskal Herriko eta nazioarteko eszenan erreferente bihurtu da, zuzeneko bizi eta kementsuengatik Alemanian, Japonian eta Hego Korean ere entzuleak harrapatuz.
2025ko azaroan, taldeak bere hirugarren diskoa kaleratuko zuen: Bide Ilunek Argitzen Zuten Dena (Balaunka, 2025). Azken lanak aurrekoetan baino tonu rockeroagoa dakar, eta intentsitatez beteriko abestien artean kolaborazio berezi bat ere aurkituko dugu: Cecilia Boström (The Baboon Show) ahots paregabearekin egindakoa. Disko hau ilunagoa, ausartagoa eta zintzoagoa da, SUAren ibilbideko urrats sendoena bihurtuz.