'Con los pies en las nubes' / 'Oinak hodeietan' programaren 7. edizioaren egitarauaren barruan.
Sinfonika Afonika zure herriko plazara heldu da?
Bizitza guztia kontserbatorioan eman ondoren, haien ibilbideari ekin diote eta bere dohaiak erakusteko prest agertuko dira. Nolakoak dira? DOtoreak, REpelenteak, MIresgarriak, FAmatuak, SOLete batzuk, LAgun onak, SInpatikoak. Musika klasiko kontzertu bat eskeiniko digute? Edo.. Paris, Viana, Tokio, Lakuntza, London, LaudIo eta Berlinen egon ondoren, zuekin guztiekin… SINFONIKA AFONIKA
· Artistak eta sortzaileak: Amaia Leoz Aznarez, Irati Aldaya Luis Lainez Taboada Ainhoa Juaniz Ezpeleta
· Zuzendaritza eta ekoizpena: ZIRIKA ZIRKUS
· Jantziak eta eszenografia: Erabili
· Diseinu grafikoa : Elena Vera
· Zirika Zirkus