'Con los pies en las nubes' / 'Oinak hodeietan' programaren 7. edizioaren egitarauaren barruan.
Ke artean, egur artean eta isiltasunean, ikazkinek menditan ziharduten belaunaldiz-belaunaldi. Haien ofizioa, ia desagertua, naturarekiko lotura sakona zeukan bizimodu xumearen lekuko izan zen. Ikuskizunak, oroimen hori bizirik mantendu nahi du zirku-antzerkiaren bitartez. Antzezle bakar batek, ikazkinari bizia ematen dio zirku teknika eta txontxongiloaren bitartez, basoan emandako azken egunak irudikatuz.
· Jatorrizko ideia eta antzezpena: Txetxu Collado
· Zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia: Eva Azpilikueta
· Kanpoko begirada: Joserra Martínez
· Konposizio musikala: Nerea Urbizu
· Eszenografia: David Laínez
· Jantziak eta atrezzoa: Aiora Ganuza
· Txotxongiloaren sorkuntza: Idoia Ayestaran
· Ekoizpena: Argimalutak mikrokoop elk.