Kultur 2026: Altxorrak

Javier 2026(e)ko Abuztuak 16
  • Kultur 2026: Altxorrak

Kultur 2026 programaren barruan.

“Altxorrak” jazz garaikideko musika-proiektua da, ukitu modernoak dituena, eta gaur egungo sekuentziak eta sonoritateak erabiltzen ditu. Aire zabalean interpretatzeko sortu zen, Nafarroako natur guneetan eta ondare-guneetan. Publikoari oro har zuzendutako ikuskizun honen helburua da esperientzia hurbila, eskuragarria eta kalitate artistikokoa sortzea.

Kokapen bakoitzak —Zugarramurdiko kobazuloa, Pilatos balkoia (Urbasa), Etxanoko baseliza (Etxague), Uxue eta Lokizko mendilerroa (Galdeano)— konposizio original bat inspiratzen du, eta bateriak, kontrabaxuak edo baxu elektrikoak, pianoak eta saxofoi tenoreak osatutako laukote akustiko batek interpretatzen du. Planteamendu horretan, espazioak eszenatoki moduan ez ezik, sormen-elementu aktibo gisa ere jokatzen du, musika eta paisaia integratuz eta publikoarentzat esperientzia paregabeak sortuz.

Kultur-en kasuan, kontzertua egingo den espaziorako proiektua landu da espezifikoan; hau da, kasu honetan, Xabierko Gazteluaren aurreko zabalgunean.

Proiektuan parte hartzen duen talde artistikoak eta teknikoak genero-berdintasunaren printzipioak jarraitzen ditu. Ikuskizuna euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, eta irisgarritasuna eta kultura-aniztasuna bultzatuko dira.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia19:00
  • LekuaGazteluko zabalgunea
    Javier
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Javier

Non