Bost Punta jaialdiak edizio berri bat egingo du abuztuaren 4tik 20ra Ziudadelan, Harresien Jaialdiaren barruan. Dantza eta akrobaziekin konbinatutako kaleko eta zirkuko arteen hainbat ikuskizun izango dira abuztuan, 20:00etan.
Abuztuak 17, astelehena
Antes de caer. Barreto & La Victoria konpainia.
Zirku garaikidea mintzaira nagusi gisa baliatzen duen agertokirako proposamena, zaurgarritasuna eta arriskuaren kontzeptuak aztertzeko. Bost antzezleen arteko harremanak abiapuntu hartuta egituratzen da obra: haien loturak, higadura fisikoa eta zirkuko lan teknikoari dagokion estres partekatua. Horrek guztiak tentsio handia sortzen du, eta ikuslearekin bat egiten du, leku zintzo eta ezagun batetik. Bide batez, esposizioari, hauskortasunari eta arriskuari buruz hausnartzera gonbidatzen du, lankidetza eta elkarrekiko errespeturik gabe aurrera egin ezin duen diziplina baten funtsezko motorrak baitira.