Bost Punta jaialdiak edizio berri bat egingo du abuztuaren 4tik 20ra Ziudadelan, Harresien Jaialdiaren barruan. Dantza eta akrobaziekin konbinatutako kaleko eta zirkuko arteen hainbat ikuskizun izango dira abuztuan, 20:00etan.
Abuztuak 18, asteartea
Sinfonika Afonika. Zirika Zirkus konpainia.
Zirika Zirkusen azken ikuskizuna, Sinfonika Afonika izenekoa, umorez, musikaz eta energiaz betetako zirku-antzerkiko proposamena da, eta inoiz klasiko bilakatzen ez den kontzertu klasiko baten ideiarekin jolasten du.