Gugggenheim Bilbao Museoaren 2026ko Art&Music jaialdiaren barne.
Yuriy Yaremko Ukrainan jaiotako gitarrista eta konpositorea da, eta espainiar estatuan garatu du bere ibilbide eta prestakuntza musikalaren zati handi bat.
Interpretazioa ikasi zuen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Musikenen. Gaur egun, hainbat musika-proiektutan dabil Aragoi eta Euskal Herriaren artean, eta hurrengo lan diskografikoa konposatzen ari da. Gainera, irakasle-lanetan ere badabil.
Kind of Groove proiektuaren parte da, besteak beste, eta jazz grabaketetan ere aritzen da, esaterako, Kike Vidarekin egindako lanetan.