Bost Punta Jaialdia 2026: "Pifia"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Abuztuak 19
  • Bost Punta Jaialdia 2026: "Pifia"

Bost Punta jaialdiak edizio berri bat egingo du abuztuaren 4tik 20ra Ziudadelan, Harresien Jaialdiaren barruan. Dantza eta akrobaziekin konbinatutako kaleko eta zirkuko arteen hainbat ikuskizun izango dira abuztuan, 20:00etan.

Abuztuak 19, asteazkena

Pifia. Totapedra konpainia.

Pifia sortzeko prozesuan dagoen zirku garaikide eta clown ikuskizuna da.  Hanka-sartze eta umorearen bitartez, lan munduari buruzko begirada absurdoa eta kritikoa proposatzen du. Pertsonaia nagusia, obretan dagoen leku bateko langile traketsa, gainera erortzen zaion mundu batean ordenari eusten saiatuko da. Eta horretarako, ikuskizunean ohartu gabe rol aktiboa hartuko duen publikoaren laguntza izanen du. Gauzak zeuden bezala uzteko duen borondate apala haren baldarkeria bezain handia da.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCompañía Totapedra
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 19
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZiudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Ziudadela, Pamplona/Iruña

Non