Gainera, aurten bi espazio berritara iritsiko da jaialdia: Altamiragain parkeko anfiteatrora eta Lezoaundi Zuhaiztira, zehazki. Anfiteatroa birgaitzeko lanak egiten aritu da udala azken hilabeteetan eta Kilometro Lezorekin lehenengoz ekitaldi kulturalak egingo dituzte eremu berrituan.
Kilometro Lezo jaialdiak disziplina ugari jasotzen ditu. Guztira hiru antzerki, kontzertu bat, dokumental baten proiekzioa eta bi dantza emanaldi izango dira.
Abuztuaren 21ean izango da lehena, Hortzmuga Teatroaren Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna antzerkia Gurutze Santuaren Plazan, 22an Bitsa Konpainiaren Haritik tiraka antzezlana Lezoaundia zuhaiztian, eta 23an Trapu Zaharra konpainiaren Azkena eta bagoaz obra ikusteko aukera izango dute Lopene plazan. Jaialdiaren bigarren aldia abuztuaren azken asteburuan izango da, 28an Xak taldearen kontzertua Gurutze Santuaren Plazan eta 30ean saio bikoitza: Ander Sanchezen Landa bila clown ikuskizuna eta Osa + Mujika konpainiaren Tupper dantza emanaldia izango dira Altamiragain parkeko anfiteatroan. Azkenik, irailera salto eginez, 4ean Lezo, dantzaren sehaska dokumentalaren estreinaldia izango da Altamiragain parkeko anfiteatroan, 11n Dejabu Konpainiaren Itzulera lana Goiko Plazan ikusi ahal izango dute eta jaialdiarekin amaitzeko, Oinkarik eta Hika Teatroak prestatutako Makil Hotsak ikuskizuna antolatu dute irailaren 20rako.
Abuztuaren 21ean
Abuztuaren 22an
Abuztuaren 23an
Abuztuaren 28an
Abuztuaren 30ean
Irailaren 4an
Irailaren 11n
Irailaren 20an