Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren barruan.
Bilbok badaki nortzuk lagunduko dioten Marijaiari 2026ko Aste Nagusian. Onintza Enbeita Maguregi bertsolaria izango da pregoilaria, eta txupinera, berriz, Ainhoa Urrejola Soldevilla.
Jai Batzorde Mistoak Onintza Enbeita Maguregi aukeratu du abuztuaren 22an Arriaga antzokiko balkoitik pregoia emateko. Bertsolari eta kazetari honek ibilbide nabarmena egin du bertsolaritzaren arloan, eta 2018an Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Muxikan jaio eta bizi da, bertsolari-familia ezagun batekoa da eta lotura estua dauka Bilborekin eta Aste Nagusiarekin. Bere ustez, "herri-festarik ederrena" da.
Bestalde, duela ia 30 urtetik Kaixo konpartsako kide den Ainhoa Urrejola Soldevilla Bilboko Konpartsek izendatutako txupinera izango da. Bilbo Zaharrean jaio zen eta konpartsei lotuta egon da betidanik. Gaur egun Otxarkoagan bizi da, eskola-jantoki batean lan egiten du eta alaba bi dauzka. Hondartza, mendia, artisautza eta irakurketa maite ditu, eta Aste Nagusia emozio bereziarekin bizi du. Marijaiaren etorrera urtero irrikaz espero duen ekitaldia da.