"Forty Shades of Blue", Ira Sachs

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abuztuak 22
  • "Forty Shades of Blue", Ira Sachs

Forty Shades of Blue, Ira Sachs, AEB, 2005, 108', EN azp. ES

Forty Shades of Blue filmak Laura-ren istorioa kontatzen du: bera baino askoz zaharragoa den rock and rollaren kondaira batekin bizi den emakume errusiar gazte bat. Haren aldendutako semearekin izango duen maitasun-harreman zoritxarrekoak autoerrebelazio bat eragingo dio Laurari.

Filmean, Rip Torn aktore beteranoak Alan antzezten du, Darren Burrows-ek Michael, haren semea, eta Dina Korzun-ek Laura, bien artean harrapatuta dagoen emakumea. Forty Shades of Blue filma Memphisen filmatu zen, Ira Sachs-en jaioterrian eta haren lehen pelikula den The Delta bezala.

Rip Tornen interpretazio magnetikoak 1970eko hamarkadan ezagun egin zuten protagonista paperak gogorarazten ditu: Payday, The Man Who Fell to Earth eta Coming Apart filmetan egin zituen lanen ildotik. Bestalde, Dina Korzunek bere lehen papera egin zuen AEBetako zineman, eta lan hori jarraipen bikaina izan zen Pawel Pawlikowski-ren Last Resort filmean egindako eta saritutako interpretazioaren ondoren.

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 22
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non