Bilboko Aste Nagusia 2026: "MARIKA DE GERNIKA" (Euskalduna)

Bilbao 2026(e)ko abuztuaren 22(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2026: "MARIKA DE GERNIKA" (Euskalduna)

Lodia naiz, euskalduna, marikoia, betaurrekoduna eta asmatikoa. Hori hasteko bakarrik. Imajinatu  nire haurtzaroa. Bullying-a aurpegian tatuatuta neukan. Nazionalitate bikoitza daukat: Gernikakoa 

eta Bermeokoa naiz, baina Gernikak historia gehiago dauka… eta errima hobea.

Beti gustatu izan zaizkit Eurovisión, Marta Sánchez eta tontakeriak egitea; horregatik, txikitan  galdetzen zidatenean zer izan nahi nuen handitan, nik erantzuten nuen: “teatreroa”. Eta teatrero 

bihurtu nintzen.

Denek zekiten ni gaya nintzela, nik izan ezik. Marika, marikita, bujarra, sarasa, nenita, nenaza, manflorita, trucha… denetarik deitu didate. Hain erraza denean nire izenez deitzea: Mitxel.

Hori guztia eta beste zorakeria batzuk kontatuko dizkizut umore handiz eta abesti batekin edo bestearekin “Marika de Gernika” lanean. Ikusten? Errima hobea dauka.

  • Egileak: Iñaki Iriarte “Ñako” y Mitxel Santamarina
  • Argazkiak: Koldo Olabarri “KÖA Films”
  • Kartela: Gaizka Elortegi

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 22(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • OrdutegiaKontsultatu
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa13,50€ / 15€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non