Bilboko Aste Nagusia 2026: Txikiguneko egitaraua

Bilbao 2026(e)ko abuztuaren 23(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2026: Txikiguneko egitaraua

Txikigunea izango da, berriz ere, Aste Nagusiko haurren eta familien topagune garrantzitsuena, programazio oso eta askotarikoari esker. Aurten, haurrak eta familiak Bilbo ezagutzera gonbidatuko ditu espazioak, jolasaren, parte-hartzearen eta bizikidetzaren bidez. "Txiki-Botxo" izenburupean, espazioa Urian inspiratutako hiri txiki bizi bihurtuko da, eta bertan, txoko bakoitzak Bilbo sentitzeko, bizitzeko eta eraikitzeko modu bat irudikatuko du.

Casilda Iturrizar Parkean, Pergolan eta Ahateen Urmaelan kokatuta, Txikiguneak ateak irekiko ditu abuztuaren 23tik 30era bitartean (igandetik igandera), 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara, eta 30 proposamen baino gehiago bilduko ditu, 0 eta 12 bitarteko umeei eta haien familiei zuzendutakoak.

Aurtengo edizioak hiriko ikur eta espazio nagusienetan barrena ibilbide bat proposatzen du, eta haur parkea jolasteko prest dagoen benetako mikro-hiri bihurtzen du; bertan ikaskuntza eta dibertsioa eskutik helduta joango dira. Bere jardueren bidez, hainbat balio sustatuko dira, hala nola autonomia, sormena, erantzunkidetasuna, ingurunearekiko errespetua, elkartasuna, belaunaldien arteko bizikidetza eta Bilboko nortasuna.

Gainera, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) zeharka egongo dira programazio osoan, eta bereziki sustatuko dira Osasuna eta Ongizatea, Kalitatezko Hezkuntza, Berdintasuna, Desberdintasunak Murriztea, Hiri eta Komunitate Iraunkorrak, Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak eta Klimaren, Bakearen, Justiziaren eta Erakunde Sendoen aldeko Ekintza, eta Helburuak lortzeko Aliantzak.

HAURREN NEURRIKO BILBO BAT

Txiki-Botxok Uriko gune adierazgarrienetako batzuk birsortuko ditu sei gune tematiko handiren bidez, bakoitza bere jarduera eta dinamikak izango dituena:

  • Itsasadarra, hiria egituratzen duen ardatza eta itsasoarekin duen loturaren sinboloa.
  • Pagasarri, naturari, abenturari, ariketa fisikoari eta ingurumenarekiko errespetuari lotutako espazioa.
  • Zazpi Kaleak, Bilboko jatorri historikoa eta tradizioen, lanbideen eta herri-kulturaren topagunea.
  • Auzoak, eguneroko bizitzaren isla, non bilbotarrak harremanetan jarri eta komunitatea eraikitzen duten.
  • Areatza, herritarrak urte osoan zehar ospatzeko, elkartzeko eta elkarrekin bizitzeko gunea.
  • Zabalgunea, Uriaren merkataritza, arkitektura, kultura eta hiri-eraldaketari lotutakoa.

Proposamen horiek guztiak eskuragarri egongo dira abuztuaren 23tik 30era Casilda Iturrizar parkean, Pergolan eta Ahateen Urmaelean, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Horietan guztietan, arreta berezia jarriko da pertsona guztien artean esperientzia partekatua sustatuko duten dibertsiorako espazioak sortzean.

0 eta 3 urte bitarteko neska-mutilen kasuan, honako jarduera hauek izango dituzte: Txakur Iturri, Alde Zaharreko txakurraren iturri klasikoan inspiratutako ur-jolasekin; Txiki Mendizaleak, esperimentazio-jolasak eta zurezko elementuekin; Zubi Txikiak, psikomotrizitate espazio erraldoi bateking; Ahatetxoak, labirinto sentsorial batekin; Mini-Sukaldari, esperimentazio gastronomikoarekin. Gainera, eta edoskitzeko gune bat eta ume-kotxeak uzteko leku bat egongo da, Begoñako Amatxu izendatuko espazioan.

3 eta 12 urte bitarteko haurrek, bestalde, hiriburuari distira eman zioten tokiko arkitektoak ezagutu ahal izango dituzte, baita beren aztarna utzi duten nazioarteko figurak ere, Bilboko Arkitektoak eraikuntza-jokoan; punteria eta trebetasun proposamenen plaza bat aurkituko dute Plaza Barrian; kolore-nota jartzeko aukera izango dute Loreen Merkatua mural parte-hartzailean; modaren zirrikituak ezagutuko dituzte Txiki Botxo Style Week pasabidean eta Edertasun Saloia aurpegi margoketan; Erriberako merkatuan murgilduko dira Erriberako Merkatua jolas sinbolikoan; energia askatu ahal izango dute Mendizaleak pista amerikarrean, Nerbioi Ibaiako ur-arrapaletan, Bolintxu eta El Fango-ko urretako puzgarrietan, Zazpi Kaleko zirkuitu puzgarrian eta Txipiroiak Saltsan ohe elastikoetan; gasolinoa gogoratuko dute Gasolinoko pedaldun txalupetan; Uriaren historian hain garrantzitsua izan den ontzigintzara begira jarriko dira, Euskalduna Ontziolan; tradizioak ezagutuko dituzte, Erromeria eguneroko tailerran eta bilbainadak jasoko dituen karaokean,  eta parte hartu ahal izango dute, Bilboko Plazak espazioan, belaunaldien artean jolasteko diseinatuta dauden egurrezko jolaslekuetan.

6 urte baino gehiago dituztenek, gainera, oztopoak gainditu ahal izango dituzte Bilboko Zubiak abentura-gunean, eta nekazaritzaren sekretuak ezagutu ahal izango dituzte Tomateroak tailerrean, Deustuko auzoari egindako omenaldian.

Txikigune berrituak, gainera, adin guztientzako proposamenak izango ditu, hala nola Bakalaooo! irratia, haur parkera bertaratzen diren pertsonak berrien egunean mantenduko dituena eta eguraldiaren iragarpenak eta arreta edo prebentzio abisuak emango dituena. Horrez gain, atsedenlekua eta liburutegia egongo dira Unibertsitateak zentroan, eta informazio gunea Udaletxean. Eta, jakina, Marijaia (egutegiaren arabera), Marijaia Txiki eta Gargantua hitzordura hutsik egin gabe etorriko dira.

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Edozein hiritan gertatzen den bezala, Txiki-Botxoko kide izan nahi dutenek hara iristean erroldatu beharko dute. Horretarako, nortasun-agiri bat jasoko dute, eremu eta jarduera guztietan parte hartu izana erregistratzeko.

Gainera, proposamen batzuetan "Eliodoroak" egongo dira, Gerra Zibilean Bilbon jaulkitako billeteetan inspiratutako txanpon sinbolikoa. Izaera ludikoaz haratago, ekimen honek jarrera positiboak aitortzea du helburu, hala nola parte-hartzea, lankidetza, espazioak eta materialak zaintzea, euskararen erabilera, beste pertsona batzuei laguntzea edo sormenezko erronkak gainditzea.

Eliodoro berriak lortzeko, Bilboko eguneroko bizitzan, historian eta tradizioetan oinarritutako lanbide eta esperientzia ezberdinetako protagonista bihurtu ahal izango dira haurrak. Ingurua zaintzen laguntzetik, Bilbao Garbiren parte bezala, Bilbainadak edo Erromeria bezalako proposamen kultural eta musikaletan parte hartzera. Gainera, Bacalaoooo Irratiaren bitartez, Uriaren adierazpen herrikoiak aurkituko dituzte, Correoseko langile bezala hiriko puntu ezberdinen artean mezuak eramanago dituzte, Erriberako Merkatuko jarduera komertziala dinamizatuko dute eta arrantza tradizioarekin lotutako jardueretan parte hartzeko aukera ere izango dute, Itsasadarra gunean.

Proposamen berri honekin, Aste Nagusian aisialdirako gunea baino askoz gehiago izateko bokazioa indartzen du Txikiguneak: familientzako topalekua, balioetan ikasteko eta Bilboko nortasun irekia, anitza eta etorkizunarekin konprometitua aurkitzeko gunea izango da.

HAURRENTZAKO KALEKO ANTZERKIA ARRATSALDERO

Txikiguneko jarduera eta estetika berrituekin batera, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolak haurrentzako kale-antzerkirik onena hartuko du arratsaldero, "Micro" eta "Fono" pertsonaiak saioen anfitrioi direla; abuztuaren 23tik 30era (igandetik igandera), 19:30etik aurrera egingo dira saioak.

Astean zehar, konpainia desberdinak igoko dira taula gainera: Bot Project (“Collage 2024”), Txema Muñoz (“Gota”), Pere Hosta (“Woof”), Ameztu Antzerkia (“Kay Robot”), Cía Capicua (“Ruta”), Tutik Clowns (“Ekilikua”) eta Orain Bi (“Mute”).

Abuztuaren 23rako, 26rako eta 30erako programatutako emanaldiek zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzua izango dute; gainerako saioetan, berriz, hitzezko testu gutxi sartuko da.

TREN TXU TXU

Gainera, beste urte batez, Txikigunera bertaratzen direnek eskura izango dute Txu Txu Trena, doako anezka-zerbitzu bat, persona guztiak Udalaren eraikin nagusiaren albotik Euskadi Plazako geralekuraino eramango dituena.

Trenaren ordutegia hau izango da: 11:00etatik 14:30era arte, goizez, eta 16:30etik 20:00etara arte, arratsaldez. Ibilgailu horiek egokituta egongo dira haur-kotxeak eramateko, eta arrapala ere izango dute, mugikortasun urriko pertsonak zuzenean igotzeko.

MAKUSI GUNEA

EITBk sortutako euskarazko lehen ekosistema digitala da MAKUSI, umeei eta gazteei zuzendua. Euskarazko entretenimenduaren doako unibertso handi hori Txikigunen egongo da Aste Nagusi osoan.

Espazioan zenbait jarduera egongo dira, esaterako futboleko ate puzgarri bat, Irabazi Arte saioaren jarraitzaileek goler sartzeko trebetasuna praktikan jart  dezaten. Era berean, familia-gune bat ere izango du, dibertitzeko eta Makusi egurrezko jokoekin esperimentatzeko. Ezustekoren bat ere egongo da!

IRISGARRITASUN NEURRIAK

Haurren aisialdian irisgarritasuna bermatzeko, haur guztiek baldintza berdinetan parte hartzeko, gozatzeko eta garatzeko duten eskubidea bermatzeko funtsezko den elementua, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako hainbat ekintza abiarazi ditu Txikiguneak, aurten ere.

Ildo horretatik, begiraleek prestakuntza jasoko dute desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko eta, horretaz gain, premia bereziak dituzten pertsonentzako lehentasunezko sarbide txartela eskatu ahal izango da informazio-etxolan eta zeinu-hizkuntzaren interpretea (informazio-etxolan eskatu behar da) egongo da. Gargantua, bere aldiz, mugikortasun murriztua duten haurrentzako arrapala izango du; eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako Marijaiaren erreprodukzio berezi bat ere egongo da, tamaina txikian egina (informazio-etxolan). Publiko horrengan ere pentsatzen, informazioa irakurketa errazeko formatuan eskuragarri egongo da, eta QR kodeak dituen informaziorako sarbidea ere bai. Gainera, lurzoru bereziak jarriko dira ura edo lur irregularra duten espazio batzuetan; eta Txu-Txu trenan sartzeko arrapala eta haurtxoen orgak eramateko espazioa egongo dira.

Neurri horietaz gain, zaratarik gabeko bi egun ere gorde dira: abuztuaren 25a, asteartea, 16:30etik 20:00etara, eta hilak 27a, osteguna, 11:00etatik 14:30era.

Junto a estas medidas, el Txikigune reservará dos franjas horarias sin alteraciones sonoras. Serán el martes 25 de agosto de 16:30 a 20:00 horas y el jueves 27 de 11:00 a 14:30 horas.

HAUR PARKE JASANGARRIA

Txikiguneak betidanik izan du kontuan ingurunea zaintzea bere jarduera guztietan, baita jardueretan materialak birziklatzea eta berrerabiltzea ere. Arlo horretan aurrera egiteko eta jasangarritasunari buruzko neurri berriak eta hobeak ezartzeko ahaleginean, Aste Nagusiko Haur Parkeak laugarren urtez jarraian lortu du Erronka Garbia zigilu jasangarria, IHOBEk (Eusko Jaurlaritza) emandako ekitaldi jasangarriaren ziurtagiria, ekitaldiei aitortzen diena horiek egiteari lotutako ingurumenaren gaineko balizko inpaktu negatiboak minimizatzeko txertatzen dituzten ekimenak, bai diseinuan bai antolaketan.

8.000 IDENTIFIKAZIO-ESKUMUTURREKO DOAN

Aurreko edizioetan bezala, Txikiguneak informazio-gune bat izango du berriro, eta han 8.000 identifikazio-pultsera banatuko dira. Pultsera bakoitzak kontaktu-telefonoa idazteko leku txiki bat izango du.

bilbao.eus

Laburrean

Non