Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren barruan.
PELOTAZOk zortzi antzerkigileren begirada poliedrikotik heltzen dio etxebizitzaren krisiari. Antzerkigile bakoitzak bere ikuspuntua eskainiko digu, bere kontakizuna.
Guztiak batera, zortzi kontakizunek (horietako sei gaztelaniaz eta bi euskaraz) antzezlan anitza eta, aldi berean, tematikoki homogeneoa osatzen dute.
PELOTAZO antzerki festa bat da. Gero eta kezkagarriagoa eta dramatikoagoa den errealitate bati heltzen dio: bizileku bat edukitzeko eskubidearen ukazioa, alegia, begirada ironiko eta lotsagabe batekin, hausnarketa bilatuz, baina baita barrea ere. Kartoizko hiri batean, bizilagunak kutxetan bizi dira; etxejabe batek lehiaketa bat sustatzen du inkilino ideala aukeratzeko; neska gazte bat bere bikote ohiarekin itzultzea pentsatzen ari da, kale gorrian dagoelako; bikote sarmangarri bat habia lortzeko deabruari arima saltzekotan dago; emakume zahar bat desahuziatzen ari dira, bera etxetik ihes egin dion dortokaren bila ari delarik; saltzaile batek ez du etxea saldu nahi, eta bikote erosle batek ezin du etxea erosi; desahuzioen aurkako aktibista batek, bere amonaren etxetzarra herentzian jaso berri du…
Fitxa artistikoa: