Aztura ez da hutsetik sortutako pieza bat; konpainiaren bi obra esanguratsuren (BATU eta Basandere), batuketa eta jarraipen gisa jaio da (beste piezei egindako keinuak barne). Lan berri honek taldearen ibilbidea omentzen du, istorioari eta estetikari norabide berri bat emanez. Hala, eszenatokian hiru interprete arituko dira: bi dantzari eta musikari-abeslari bat. Azken hori da proposamenaren berrikuntza nagusia; izan ere, bere zuzeneko musikak eta ahotsak pieza desberdinak josten ditu. Ikuskizunak Euskal Herriko mitologia eta herri tradizioak hartzen ditu oinarri, baina gaur egungo gizartearen ispilu izateko asmoz.
Obrak hainbat gai kritiko jartzen ditu mahai gainean: genero ikuspegia, justizia klimatikoa eta lurralde identitatea, esaterako.
Fitxa artistikoa: