Mundakako Euskal Jaia 2026

Mundaka 2026(e)ko abuztuaren 28(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Mundakako Euskal Jaia 2026

Mundakak Euskal Jaia 2026 ospatuko du abuztuaren 28tik 30era, musikaren, gastronomiaren, kirolaren eta euskal kulturaren inguruan antolatutako hiru eguneko egitarauarekin.

Jaiari ostiralean, abuztuaren 28an, emango zaio hasiera Mundakako Abesbatzaren emanaldiarekin. Kontzertua 20:00etan izango da portuan eta, euria eginez gero, elizan.

Larunbatean, abuztuaren 29an, egitaraua 10:00etan hasiko da Marmita Txapelketarekin eta 11:00etan txistularien kalejira egingo da.

13:00etan kazuelen aurkezpena eta sari banaketa egingo dira eta, ondoren, Kanta Kanta Lorue herritik zehar ibiliko da.

Arratsaldean, 18:00etan, pilota partiduak jokatuko dira frontoian. Gauean, 22:00etan, Argitu erromeria hasiko da eta, 00:00etan, Larrain Dantza egingo da. 00:15ean Argitu erromeriak jarraituko du.

Euskal Jaiari amaiera emateko, igandean, abuztuaren 30ean, Mundakako Abesbatza kalez kale kantari ibiliko da. Irteera 12:45ean izango da, meza ostean, Talatik hasita.

Mundakako Udalak herritarrak eta bisitariak Euskal Jaian parte hartzera eta hiru egunetarako antolatutako egitarauaz gozatzera gonbidatzen ditu.?

mundaka.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 28(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • LekuaMundaka
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Mundaka

Non