2026ko Larrabetzuko Jaien barne.
Abuztuaren 29an, Goitibera antzerki konpainiaren "Eraitsi SL" kale-antzerkia ikusgai egongo da Larrabetzun.
Pentsatu al duzu inoiz ea nola suntsitzen den plaza bat? Edo arkitekturaz haratago zerk sortzen duen plaza? Eraitsi S.L. zuen herriko plaza botatzera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko.
Egingo al dute eztanda?
Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen publiko guztientzako kaleko ikuskizuna.