Oinak hodeietan 2026: "Agur, Peter Pan"

Basaburua 2026(e)ko Abuztuak 30
  • Oinak hodeietan 2026: "Agur, Peter Pan"

'Con los pies en las nubes' / 'Oinak hodeietan' programaren 7. edizioaren egitarauaren barruan.

Maria irudimen handiko neskatoa da eta izugarri maite ditu aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak. Arratsaldero, orduak pasatzen ditu aitonarekin PETER PAN izatera jolasten. Baina gau batean, ume galduek, Maria, bere gelatik eramango dute Sekula Betiko Lurraldera, eta orduan, lehen pertsonan biziko ditu abentura zirraragarriak: piratak, txilintxo, indioak eta James Matthew Barriek idatzi zuen iruditeria osoa bere errealitatearen parte bihurtuko dira.

 

· Antzezleak: Laura Villanueva,  Eva Azpilikueta
· Egiletza: Ingrid Teixidó
· Zuzendaria: Pere Pàmpols
· Eszenografia diseinua: Joan Pena + Festuc Teatre
· Jantziak: Olga
· Musika: Franki Moreno
· Argiztapena: Lainez
· Ekoizpena: El Punto Gunea
· Unitate didaktikoa: Enara Otxoa-errarte 
· Genero ikuspegia: Alba Teixidó
· Itzulpena: Amaia Apalauza

 


Laburrean

Non