"Olioa eta akrilikoa" Jose Enrike Urrutia Capeauren erakusketa

Basauri 2026(e)ko irailaren 1(e)tik 2026(e)ko irailaren 11(e)ra
  • "Olioa eta akrilikoa" Jose Enrike Urrutia Capeauren erakusketa

Irailaren 1etik 11ra bitartean, Arizko Dorretxeak Jose Enrike Urrutia Capeau artistak azken sei urteotan egindako pintura-lanen erakusketa hartuko du.

Erakusketak formatu ertain eta handiko margolanen hautaketa bat biltzen du, non naturak eta abstrakzioak protagonismo berezia hartzen duten. Kolore biziek, atmosfera tropikalak eta pintzelkada adierazkorrek osatzen dute artistaren unibertso plastikoa.

Egileak naturaren indarra eta kolorearen adierazkortasuna uztartzen ditu bere lanean, ikuslea paisaia iradokitzaileetara eta irudimenak gidatutako espazioetara gonbidatuz. Erakusketako lanek askatasun sortzailea, argiaren ñabardurak eta ingurune naturalek transmititzen dituzten sentsazioak dituzte ardatz.

basauri.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko irailaren 1(e)tik 2026(e)ko irailaren 11(e)ra
  • LekuaArizko Dorretxea
    Francisco Kortabarria, z/g
    Basauri
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Arizko Dorretxea, Basauri

Non